XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESAMINA Zazpi urterekin lehenengo Jaunartzea egiten bazen, hamalauekin bigarrena edo Komunio Handia egiten zen garai hartan.

Eta noski, Proxperok ere hamalau bete zituenean, berriro traje berria, eta Jaunartze berria.

Hori bai, bigarren txanda honetan, errazago ematen zitzaien Jaunartzeko pasea edo txartela.

Dudarik gabe, lehenengoa zen zailena.

Komunio Handirako ez zuten hainbeste Dotrinarik ikasi behar.

Gauzak horrela, jakina, gure Proxpero berde samar joan zitzaigun oraingoan.

Jaunartze bezperan hor doa gazte kuadrila konfesatzera.

Derrigorrezko Abe Maria Purisimak, Zenbat denbora azken konfesiotik... eta horreraino nahiko ongi erantzun zion Proxperok apaiz Jaunari.

Eta apaizak ohizko azken galdera egin zion pekatuak esaten hasi aurretik: - Eta, esamina () egin al duzu? Eta erantzuna: Ez Jauna, guk behintzat datorren astean ditugu azkenekoak (eskolakoak noski).